MODULUA - IKERTZE
UNRWA taldekoen saioaren ostean, Ikertze
Kultur Elkartearekin izan ditugu bi saio. Hauek hezkuntza proiektuak sortzen
dituzte, arteaz, zineaz eta filosofiaz baliatuz.
Lehen saioarekin hasteko, UNRWAkoekin egindakoa hartu genuen oinarritzat; Palestinaren inguruan buruan gelditu zitzaizkigun hitz edo esaldiak orri zatietan idatziz adibidez. Saioarekin jarraitzeko, bi taldetan banatu ginen. Batetik, zinema tailerra egingo zutenak, eta bestetik, arte tailerra. Zinema tailerrekoek irudiaren inguruko oinarri teoriko batzuk jaso ondoren, binaka jarri eta bost segunduko bideo bat sortu behar izan zuten, stop motion teknika baliatuz eta protagonista “nakba” (palestinarren giltza) zelarik. Arte tailerrekoek, haurrei aniztasuna marrazki eta irudi ezberdinen bidez azaltzea zuten helburu, kontzeptua bera ulergarriagoa izateko. Horretarako, talde txikietan jarri eta bakoitzak itsasontzi moduko bat sortu zuen, barruan forma ezberdinetako pertsonaiekin, “aniztasunaren itsasontzia”. Buruan sortzen ditugun muga eta aurre-iritziak apurtu eta haurrei azaltzeko modu errezak eta ulergarriak sortuz. Hauek dira gure taldekideen lanak:
Ikertze kultur elkartekoekin egindako bigarren saioa hasteko, aurreko
astean sortutako bideoak ikusi ditugu zine tailerrean. Ondoren, arte tailerrean
sortu zituzten itsasontziak hartu eta bideo bat sortu dugu, hau ere stop
motion teknika baliatuz, baina oraingoan, 10 segundukoa. Denbora soberan
izan dugunez, beste bideo bat sortzeko eskatu digute Ikertzeko kideek,
“Errefuxiatuen errealitatea anitza da” esaldia bideo batean bilakatuz.
Bitartean, arte tailerrekoek, estereotipo hitza entzutean bakoitzari burura
etorri zaion irudia marraztu behar izan dute, ondoren gaiaren inguruan solastu
dutelarik. Behin hori eginda, bi taldeak elkartu eta tailer bakoitzean egindakoa
partekatu dugu gainerako ikaskideekin. Saioekin amaitzeko, gure sentsazioez eta
hobetzeko proposamenez aritu gara eta azken saio honetan sortutako bideoak
ikusiz agurtu ditugu Ikertze eta UNRWA elkarteetako kideak. Hona hemen gure
taldekideek sortutakoak:
Saio hauek oso interesgarriak eta dibertigarriak izan dira, aniztasunaren
gaiari beste buelta bat eman diogu eta garrantzitsuena, gure etorkizunean
umeekin lantzeko beste modu bat ikasi dugu. Oso modu aktiboan jaso dugu
hitzaldia eta modu honetan, errazago barneratu ditugu ideia garrantzitsu eta
baliagarrienak. Zinema tailerrean
gainera, bideoak sortzeko modu berri bat ezagutu dugu, stop motion
teknika baliatuz. Hori dela eta, gure haurrekin gai
desberdinak modu aktibo eta dibertigarriago batean lantzeko baliabide berri
baten inguruan formatzeko balio izan digu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina